Gizartea -

Zirkulazioa

AP-8a ireki dute Iurretan, bi zauritu utzi dituen auto-istripuaren ostean

Bi autok talka egin dute Donostiako noranzkoan, ordainlekua igarota, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur bi autok AP-8 autopistan izan duten istripu batean, Iurretako (Bizkaia) ordainlekutik gertu, eta trafikoa eten egin behar izan dute denbora tarte batean, nahiz eta 23:00etarako bidea irekita zegoen.

Ezbeharra 20:30 aldera gertatu da errepidearen 86. kilometroan, Donostiako noranzkoan, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute ibilgailuak bidetik kentzen zituzten bitartean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iurreta Trafiko istripuen biktimak Durangaldea azken ordukoa