Gizartea -

Migrazioaren krisia

Italiako justiziak Matteo Salvini epaituko du Open Arms auziarengatik

2019an, agintari ultraeskuindarrak erreskatatutako 147 migratzaileen porturatzea blokeatu zuen 19 egunez.

Matteo Salvini. Argazkia: EFE
Matteo Salvini
Matteo Salvini epaituko dute, pertsonen bahiketa delitua egotzita

0:59

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palermoko Auzitegiko (Sizilia) epaile batek erabaki du Matteo Salvini Italiako Barne ministro ohia epaitzea, “pertsonen bahiketa” delitupean. Liga ultraeskuindarreko agintariak Open Arms GKEren ontziak erreskatatutako 147 pertsona migratzaileen porturatzea blokeatu zuen 19 egunez, 2019ko abuztuan.

Hiru saioren ostean, Lorenzo Ianelli epaileak Salviniren defentsaren argudioak entzun ditu. Hartutako erabakia Gobernuak adostutakoa izan zela eta ontziak Maltara edota Espainiara joateko aukera izan zuela azaldu du defentsak, herrialde biek ontziaren lehorreratzea baimendu baitzuten.

Martxoaren 20ko azken saioan, Fiskaltzak Salvini epaitzeko eskatu zuen aurkeztutako dokumentu eta frogekin argi ikusten delako Salvinirena “ekintza politikotik baino administratibotik gehiago izan zuela”.

Epaileak akusazio gisa onartu ditu pertsona migratzaileak, elkarte humanitarioak eta Palermo eta Bartzelona hirien testigantzak, baita Oscar Camps GKEren sortzailea eta Anabel Montes misio arduraduna, besteak beste.

Erreskatearen kronologia

2019ko abuztuan, orduko Barne ministroak 19 egunez blokeatu zuen 147 erreskatatuen porturatzea, migratzaileak salbatzen zituzten ontziei portuak ixteko politika tarteko.

Open Arms ontzia, porturik gabe 12 egunez
Open Arms ontzia, porturik gabe 12 egunez
Open Arms ontzia, porturik gabe 12 egunez

1:19

17 egun igarota, Gobernu espainiarrak lehorreratzeko portua eskaini zion Open Arms-i, baina honek uko egin zion migratzaile batzuen egoera fisikoa eta psikologikoa kezkagarria zelako. Horietako batzuk kosta italiarrera heltzeko esperantzarekin itsasora salto egin zutela jakinarazi zuen GKEk.

Azkenean, abuztuaren 20ko gauean Fiskaltzak gelditzen ziren 83 migratzaileak Lampedusan porturatzeko agindua eman zuen, larrialdi humanitario egoera hari amaiera emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Justizia Unibertsala Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Errefuxiatuak GKEak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa