Gizartea -

koronabirusa

Modernaren txertoak babesten jarraitzen du sei hilabeteren ostean

Gaur egun martxan daude txertoak sei hilabete horien ostean sortzen duen immunitatea aztertzeko ikerketak.

Modernaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Modernaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Modernaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren aurkako Modernaren txertoa jasotzen duten pertsonek antigorputz maila altua agertzen dute bigarren dosia jaso eta sei hilabetera, The New England Journal of Medicine aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketa baten arabera.

Enpresa estatubatuarretik azaldu dutenez, analisi horren ondorioek txertoak eskaintzen duen babesean duten konfiantza areagotu dute.

Txertoetan antzeko teknologia erabiltzen duten Pfizer eta BioNTech enpresek ere jakinarazi zuten joan den astean produktuak oso eraginkorra izaten jarraitzen duela sei hilabetez, gutxienez. Denbora horretan zehar egin zieten jarraipena saiakera klinikoen azken fasean parte hartu zuten boluntarioei.

Modernaren kasuan, ikerketak 33 pertsona helduren antigorputzak aztertu zituen txertoaren bigarren dosia jaso eta sei hilabetera, eta gehienek maila altua izaten jarraitzen zutela erakutsi zuen.

Enpresak zabaldutakoaren arabera, gaur egun martxan daude txertoak sei hilabete horien ostean sortzen duen immunitatea aztertzeko ikerketak, birusaren aldaera berrien inguruko bestelako entsegu klinikoez gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Txertoak albisteak Koronabirus-agerraldiak