Gizartea -
GENERO INDARKERIA
Haurren lege berriak bisitak debekatuko dizkie tratu txarrak ematen dituztenei
Epaileek bertan behera utzi beharko dituzte indarkeria matxistagatik salatutako gurasoaren bisitak, ama babesteko agindua badago eta adingabeak indarkeriaren eraginpean egon diren zantzuak badaude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Genero indarkeriagatik kondenatutako gurasoak bisita erregimena izateari utziko dio, ama babesteko agindua indarrean badago eta adingabeak indarkeriaren eraginpean egon izanaren zantzuak badaude, Espainiako Gobernua haurrak eta nerabeak babesteko prestatzen ari den lege berriak jasotzen duenaren arabera.
Lege horrek bi zuzenketa nagusi egingo ditu, genero indarkeriaren biktimen seme-alabak babesteko.
Batetik, genero indarkeriagatik salatutako guraso baten bisita-erregimena eten beharko du epaileak, ama babesteko agindua badago eta seme-alabak indarkeria horren eraginpean egon diren zantzuak badaude.
Bestetik, genero indarkeria kasuetan gurasoei zaintza partekatua kentzea da bigarren zuzenketaren helburua.
Bestalde, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean modu integralean babestea helburu duen lege organiko berriaren arabera, adingabeek ez dute aita ikustera kartzelara joan beharko genero indarkeriagatik kondenatu badute. Horrez gain, "gurasoen alienazioaren sindromea" aplikatzeari utziko zaio adingabeen zaintza ematerakoan.