Gizartea -
2020KO NOBEL SARIAK
Paul Milgromek eta Robert Wilsonek irabazi dute Ekonomiaren Nobel saria
Enkanteen eta subasten teorian egindako ekarpenengatik eta subasta formatu berriak asmatzeagatik saritu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Paul R. Milgrom eta Robert B. ekonomialariek irabazi dute 2020ko Ekonomia Nobel saria, Suediako Akademiak astelehen honetan iragarri duenez. Enkanteen teorian egindako hobekuntzengatik eta subasta formatu berriak asmatzeagatik saritu dituzte.
"Enkanteak leku guztietan daude eta gure eguneroko bizitzan eragina dute", azaldu du Akademiak.
Milgromek eta Wilsonek "enkanteen teoria hobetu dute eta enkanteen formatu berriak asmatu dituzte, mundu osoko saltzaileei, erosleei eta zergadunei mesede eginez", gaineratu du Akademiak.
Akademiak De Wilsonen inguruan azpimarratu duenez, bere lanak erakutsi zuen "eskaintzaile arrazionalek zergatik jartzen dituzten eskaintzak balio komunaren estimazio onenaren azpitik: irabazlearen madarikazioarekin kezkatuta daude, hau da, gehiegi ordaintzearekin eta galtzearekin". Milgromi dagokionez, berriz, beste hau nabarmendu du: "Enkanteen teoria orokorrago bat formulatu zuen, balio komunak ez ezik, eskaintzaile batetik bestera aldatzen diren balio pribatuak ere ahalbidetzen dituena".
Biek "enkanteek nola funtzionatzen duten eta eskaintzaileek nola jokatzen duten argitzeaz gain, euren aurkikuntza teorikoak baliatu zituzten enkante berrien formatuak asmatzeko".
Gainerako Nobel sariak bezala, Ekonomiaren Nobel saria ere abenduaren 10ean banatuko dute.
Aurreko astean hasi ziren 2020ko Nobel saria irabazi dutenak iragartzen: Medikuntzaren Nobel saria, Fisikaren Nobel saria, Kimikaren Nobel saria, eta Bakearen Nobel saria.