Gizartea -

Koronabirusa

Glukokortikoideak hilkortasuna murriztu dezake, euskal ikerketa baten arabera

Gurutzetako Ospitaleak, Biocruces Bizkaiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta CIBERESP ikerketa zentro biomedikoak jakitera eman dutenez, intubazioa ekiditeko lagungarria izan daiteke.

Koronabirusa. Argazkia: EFE
Koronabirusa.
Koronabirusa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ikertzaileen arabera, metil-prednisolona glukokortikoidearen dosiek COVID-19aren gaixotasunak eragindako neumonia pairatzen duten pazienteen hilkortasuna jaitsi eta intubazioa ekiditen lagundu dezake. Gurutzetako Ospitaleak, Biocruces Bizkaiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta CIBERESP ikerketa zentro biomedikoak egindako ikerketa batean datza.

Plos One aldizkari zientifikoak argitaratu du ikerketa, eta bertan emandako xehetasunen arabera, metil-prednisolonaren dosi altuetako hiru eguneko (pultsu) segida baten efektua izan du aztergai ikerketak, birikietako gaixotasunak dituzten gaixoen egoera idenfitikatu ahal izateko eta glucocorticoide honek beraiengan ekar ditzakeen onurak atzemateko.

Hainbat froga eta azterketa egin ondoren, zera ondorioztatu dute: COVID-19ak eragindako neumonia duten gaixo larriei glococorticoidea emanez gero, karbohidratoen metabolismoaren erregulazioan laguntzen duen hormona, alegia, hilkortasun arriskua jaitsi eta intubazioa ekiditen lagundu dezake. Ondorioz, beste onura batzuk ere ekarriko lituzke, horien artean, ZIUn gaixo gutxiagok ingresatuko luketela.

Gaixotasun Autoinmuneen sailak, Barne-medikuntza sailak, Epidemologia Klinikoak, Gaixotasun Infekziosoen sailak eta Gurutzeko Ospitaleko Erreumatologia sailak eratzen duten COVID-19aren inguruan sortutako ikerketa taldearen laguntza ere eskertu nahi izan dute.

2020ko martxoaren eta apirilaren artean, Gurutzetako Ospitaleko Barne-medikuntza sailean eta Gaixotasun Infekziosoen sailean ingresatuta egon diren COVID-19ak eragindako neumonia zuten 343 gaixok hartu zuten parte ikerketan.

Ikertzaileen arabera, hortaz, metil-prednisolona jaso duten gaixoen hilkortasun arriskua murriztu egiten dela, eta sintomak izan eta hurrengo bi asteetan, gaixoen % 60ak intubazio beharrik ez duela ondoriztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagaiak Koronabirusa