Gizartea -

KORONABIRUSA

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute COVIDen

Alkateak azaldu duenez, agerraldia "oso kontrolatua" dago, eta komentuko hamar erlijiosoei eragiten die, baina guztiak "sintomarik gabekoak" dira.

Lasarte-Oriako Brigiden komentua. Argazkia: Kulturweb.
Lasarte-Oriako Brigiden komentua.
Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute COVIDen

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Oriako Brigiden komentuan bizi diren hamar mojek positibo eman dute COVID-19an, baina guztiak "sintomarik gabekoak" dira, Agustin Valdivia Gipuzkoako herri horretako alkateak jakinarazi duenez.

Valdiviak Efe agentziari egindako adierazpenetan azaldu duenez, "agerraldi" oso kontrolatua izan da, eta azken 24 orduetan hamar kasu positibo baieztatu dira 18.200 biztanle inguruko udalerri horretan.

Alkateak azaldu duenez, positibo eman duten hamar erlijiosoak "sintomarik gabekoak" dira, eta horien artean nagusiren bat dagoela azaldu du, gehienak gazteak edo adin ertainekoak izan arren.

Valdiviak "lasaitasun" mezua helarazi die Lasarte-Oriako bizilagunei, fokua "oso lokalizatuta" dagoelako, baita klausurako erlijioso horiek izan ditzaketen kontaktuak ere.

Alkateak orain arte bezala jarraitzeko eskatu die lasartearrei, maskarak eramateko eta segurtasun distantziak errespetatzeko osasun gomendioak "modu goresgarrian" bete ditzaten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa