Gizartea -

Koronabirusa

Zizurkilgo eraikin bateko bizilagunak konfinatuta, PCR proben emaitzak jakin arte

Hainbat kasu positibo antzeman dituzte Aurrera Plazako lehen zenbakian bizi diren pertsonen artean. Horregatik, emaitzen berri izan arte, eraikin horretako 60 bizilagunek etxean egon beharko dute.

Zizurkilgo eraikin bateko bizilagunak konfinatuta, PCR proben emaitzak jakin arte
Zizurkilgo eraikin bateko bizilagunak konfinatuta, PCR proben emaitzak jakin arte
Zizurkilgo eraikin bateko bizilagunak konfinatuta, PCR proben emaitzak jakin arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizurkilgo (Gipuzkoa) etxebizitzen eraikin bat itxi dute, bertako bizilagun guztiei PCR probak egiteko, auzotarren artean hainbat COVID-19 kasu positibo antzeman ostean.

Gipuzkoako osasun agintariek etxebizitzen eraikin bat konfinatzen duten bigarren aldia da hau, iragan astean horixe bera egin baitzuten Hernanin, Osasun Sailaren eskariari men.

Nolanahi dela, asteazken goizean, bizilagunen artean kasu positiborik ez zegoela jakin zutenean, kalera ateratzeko baimena eman zieten Hernaniko eraikin horretan bizi diren pertsona guztiei.

Zizurkilgo kasuan, Iker Urruzola alkateak ohar baten bidez azaldu du Aurrera Plazako lehen atariko bi pisutan hainbat positibo izan direla. Horregatik, eraikin bereko 60 auzotarrei egin dizkiete PCR probak, ostegun arratsaldean, eta ezingo dira etxetik irten emaitzen berri izan arte.

Gainera, eraikina desinfektatzen aritu dira Udaleko langileak arratsaldean.

"Bizilagunek izan duten jarrera txalotu nahi dugu", azaldu du Urruzolak. Halaber, "arduraz jokatzeko" eskatu die zizurkildar guztiei, "indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa