Gizartea -

KORONABIRUSA

Etxean hilik aurkitu dute ostegunean COVID-19an positibo eman zuen eskoriatzarra

Kasu positiboa izanda, eguneroko osasun egoeraren inguruko jarraipena egiten ari zitzaizkion protokoloaren baitan, baina gaur ezin izan dute berarekin harremanetan jarri eta etxera sartu dira.

Ertzaintza Eskoriatzan, gaur. Argazkia: Goiena
Ertzaintza Eskoriatzan, gaur.
Ertzaintza Eskoriatzan, gaur. Argazkia: Goiena

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez, etxean hilik aurkitu dute ostegunean COVID-19an positibo eman zuen eskoriatzarra.

Udaltzaingoak eman duen azalpenaren arabera, kasu positiboa izanda, eguneroko osasun egoeraren jarraipena egiten ari zitzaizkion kasu horietarako ezarritako protokoloari jarraituz, baina gaur ezin izan dute berarekin harremanetan jarri telefonoz.

Hala, Oñatiko suhiltzaileen laguntzarekin, haren etxera sartu dira 10:45 aldera, eta hilda aurkitu dute.

Auzitegiko medikuak heriotza naturala izan dela ziurtatu du.

Intxaurtxueta auzoko etxebizitza batean gertatu da ezbeharra.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eskoriatza albisteak COVID kasuak Debagoiena eskualdea