Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Lekuko batek esan du Armada soilik izan daitekeela jesuiten hilketaren erantzulea

Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko errektore ohiak epaiketan esan duenez, jesuitak El Salvadorreko Armadaren jomugan zeuden, batez ere Ignacio Ellacuria.

Inocente Montano militar ohia Auzitegi Nazionalean.
Inocente Montano militar ohia Auzitegi Nazionalean.
Inocente Montano militar ohia Auzitegi Nazionalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Ellacuria eta gainerako jesuiten hilketaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, Jose Maria Tojeira Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko errektore ohiak deklaratu du lekuko gisa, eta sarraski hura El Salvadorreko Armadak burutu zuela ziur agertu da, besteak beste, jesuiten kontra egon zelako urteetan.

Epaiketan azaldu duenez, unibertsitatearen inguruan Gobernuaren eta Inteligentzia Militarraren eraikinak zeuden eta, ondorioz, segurtasun neurriak zorrotzak ziren, areago gerrilla eraso egiten saiatu zelako.  

Halaber, Gobernuaren egoitzak zaintzen zituen frankotiratzaile batek jesuitak nola hil zituzten ikusi zuela kontatu ziola esan du. "Ofizial bati abisua eman zion, baina hark inori ezer ez kontatzeko agindu zion", adierazi du.

"Funtsezko tokietan beti egoten zen zaintza. Ezustean 20 minutuko tiroketa bat egon zen, etxeratzen agindua ezarri zuten eta soldaduak ez ziren bertaratu", salatu du.

Tojeiraren terraza hilketak burutu ziren lekutik 40 bat metrora zegoen. Hara iritsi zenean denak hilda topatu zituen, buruan eta besoetan bala zauriak zituztela.

Horrez gain, Tojeira gogoratu du azaroaren 13an hainbat militar unibertsitate joan zirela eta miaketak egiteko aitzakiarekin apaizak identifikatu zituztela. "Hilketen ostean pentsatu genuen ikuskatze hura Ellacuria han zegoen egiaztatzeko egin zutela", erantsi du.

Lekukoaren esanetan, jesuitak El Salvadorreko Armadaren jomugan zeuden, batez ere Ellacuria, bakea lortzeko negozioaren aldekoak zirelako eta giza eskubideak aldarrikatzen zituztelako. Aurrez ere, mehatxu eta eraso ugari jasan zituztela kontatu du.

Ignacio Ellacuriaren hilketa egotzita Inocente Montano militar ohiaren kontra Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketaren saio guztiak zuzenean jarrai daitezke eitb.eus-en.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Nazioartea Justizia Unibertsala gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerikako albisteak Giza eskubideak Erailketak albisteak Ignacio Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa