Gizartea -

Sexu-erasoa

18 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakumezko gazte bat bortxatzeagatik

Erasoa ostiral goizaldean gertatu zen, emakumezkoak etxebizitza moduan erabiltzen duen Otxarkoaga auzoko lokal batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 18 urteko gaztea atxilotu du Bilbon, berarekin harreman sexualak izan nahi ez zituen adin beretsuko emakumezkoa bortxatzea leporatuta, Segurtasun sailak aditzera emandakoaren arabera.

Erasoa ostiral goizaldean gertatu zen, biktimak ohiko etxebizitza moduan erabiltzen zuen Otxarkoaga auzoko lokal batean.

Antza denez, emakumezkoa txakurrarekin paseatzear atera zen eta ezagun batekin topo egin zuen. Harekin hitz egin eta bere lokalera joan ziren. Bertan hizketan egon ostean, gizonezkoak harreman sexualak edukitzeko proposamena egin zion eta emakumezkoak ezetz esan zion. Jarraian, gizonezkoak ohearen kontra bota zuen emakumezkoa eta bortxatu egin zuen.

Ostiral gaueko azken orduan, biktimak gertatutakoa salatu zuen eta goizaldean, bere lokalaren inguruetan erasotzailea ikusi ostean, Ertzaintzari abisua eman zion.

Agenteek erasotzailea inguruko kale batean aurkitu eta atxilotu zuten. Polizia-etxean dago, epailearen aurretik noiz pasatu zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Otxarkoaga gaur