Gizartea -
Koronabirusa
Osakidetzak EAE osora zabalduko du covid-19aren kolpe emozionala lausotzeko programa
Araba eta Galdakaotik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoara eramango dute eriei, familiei eta osasun langileei laguntza psikologikoa emateko plana.
Agentziak | Erredakzioa
Araban eta Galdakaon (Bizkaia) indarrean zuen laguntza psikologikorako programa bere sare osora zabaldu du Osakidetzak, koronabirusak birusarekin kutsatutakoengan, horien senideengan eta horrekin borrokan bertatik bertara ari diren osasun langileengan duen “talka” emozionala lausotzen saiatzeko.
Miguel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman du ekimen horren berri, pandemiak Euskadin izan duen eboluzioari buruzko azalpenak emateko egunero egiten duen prentsaurreko telematikoan.
Sanchezen esanetan, Euskal Osasun Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidego osora zabalduko du orain arte Araban eta Galdakaon, birusak gogorren jotako eremuetan, indarrean zuen programa.
Programaren helburua covid-19arekin kutsatutakoek, horien senideek eta birusaren aurka borrokan ari direnek jasaten duten min emozionala minimizatzea da.