Gizartea -
Kontrolak
458 salaketa eta 6 atxiloketa konfinamendua hausteagatik, asteazkenean, EAEn
Bizkaian jarri dira salaketa gehien, 201; Gipuzkoa dago ondoren, 184rekin, eta Araba, azkenik, 73rekin.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak eta EAEko udaltzaingoek sei pertsona atxilotu eta 458 salaketa jarri zituzten asteazkenean, aurreko egunean baino 140 gutxiago, koronabirusaren eraginez ezarritako alarma egoeraren konfinamendu neurriak hausteagatik.
Atxiloketetako bat Ertzaintzak egin zuen Gipuzkoan, eta beste bostak udaltzaingoek egin dituzte: bat Araban, hiru Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan.
Salaketa guztien artean, 214 Ertzaintzak egin zituen, eta udaltzaingoek, berriz, gainerako 244ak, guztiak konfinamendu neurriak ez betetzeagatik.
Bizkaian jarri zituzten salaketa gehien, 201, eta 184 jarri zituzten Gipuzkoan, eta 73, berriz, Araban.
Orotara, asteazkenean 1.858 pertsona identifikatu zituzten; 796 Ertzaintzak eta 1.062 udaltzaingoek.
Halaber, 2.491 ibilgailu geldiarazi zituzten; 770 Ertzaintzak eta 1.721 udaltzaingoek.