Gizartea -
Migrazio krisia
'Aita Marik' erreskatatuak Sizilian lehorreratzeko baimena eskuratu du
Azken 48 orduotan erreskatatutako 158 migratzaileak, tartean haurrak eta haurdun dauden emakumeak, datozen orduotan iritsiko dira Messinako portura.
eitb.eus
Italiako agintariek itsasoan galdutako 158 migratzaile Messinako (Sizilia) portuan lehorreratzeko baimena eman diote 'Aita Mari' itsasontziari, ontzia daraman gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez.
Aipatutako iturriek zehaztu dute litekeena dela etzi iristea kostara.
Itsas Laguntza Humanitarioak azpimarratu du baimenari esker "itsasoan galduta" aurkitu zituzten "gizon-emakumeen eta haurren sufrimendua amaitu" egingo dela.
Guztira 17 emakume (3 haurdun) eta 51 adingabe daude ontzian, eta "pozik" jaso dute albistea, "egoera okerrera egiten ari baita azken orduotan gerturatzen ari den ekaitzagatik".