Gizartea -

Migrazioa

'Open Arms'etik Cadizera eramandako 15 migratzaileek asiloa eskatuko diote Espainiari

Sartzeko baimen berezia jaso dute, eta behin behineko harrera zentro batean daude.

Migratzaileak Cadizera iristen. Argazkia: Efe
Migratzaileak Cadizera iristen. Argazkia: Efe
Migratzaileak Cadizera iristen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean San Roquera (Cadiz) iritsi diren Open Armseko 15 migratzaileek Espainiari asiloa eskatzeko borondatea erakutsi dute, Acnur NBEren Errefuxiatuentzako agentziak jakinarazi duenez.

Aipatu iturriek zehaztu dute 15ei eman dietela nazioarteko babesa eskatzeko adierazpen agiria, Espainian sartzeko baimen bereziarekin batera.

Bihartik aurrera, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasten baita, zazpi eguneko epea izango dute eskaera egiteko.

Ez da helburu humanitarioekin baimen bereziak ematen dituzten lehen aldia, iaz gauza bera egin baitzuten Valentziara Aquarius ontzian iritsi ziren 629 migratzaileekin eta Bartzelonara iritsitako Open Armseko 60ekin, baina kasu horietan baimenak 45 eta 30 egunekoak izan ziren, hurrenez hurren.

15 lagun horiek Chiclana de la Fronterako (Cadiz) El Campano behin behinean aterpe hartzeko zentrora eraman dituzte. 500 plaza ditu zentroak, eta 15 horiek bakarrik daude.

Gurutze Gorriko kide batek azaldu duenez, Lan Ministerioaren esku dagoen zentro horretan, migratzaileek senideekin hitz egin ahal izateko baliabideak izango dituzte, eta bestelako laguntza guztien berri emango diete.

Iaz ireki zuten zentro horretan atzerritarrei harrera egiten diete, eta hirutik 15 egunera egoten dira bertan, Gurutze Gorriaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Migrazioa NBE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak GKEen albisteak Mediterraneo itsasoa gaur