Gizartea -
ILARGI-EKLIPSEA
Ilargi-eklipse partziala izango da uztailaren 16an
Eklipsea Ilargiaren irteeraren orduan izango da, 22:00ak inguruan.
EITB.EUS
Uztailaren 16tik 17rako gauean izango da ilargi-eklipse partziala, Hego Amerikatik, Europatik, Asiatik, Afrikatik, Australiatik eta Ameriketako Estatu Batuetako ekialdetik ikusiko dena.
Ilargi-eklipsean, Lurrak Eguzkiaren argia Ilargira heltzea galarazten du. Horrek gauean Ilargia estaliko dela esan nahi du.
Santiagoko Unibertsitateko Ramon Maria Aller Behatoki astronomikoko Jose Angel Docobo zuzendariak adierazi du eklipsea Ilargiaren irteeraren orduan izango dela, 22:00ak inguruan, eta goizaldeko ordu bata arte luzatuko dela.
Ilargi-eklipsea partziala izango da eta 2 ordu eta 58 minutuko iraupena izango du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea