Gizartea -
PABLO IBAR AUZIA
Epaiketa errepikatzea eskatzeko lehen pausoa eman du Pablo Ibarren defentsak
Bestalde, Pablo Ibar Miamiko Ebaluazio Zentrora lekualdatu dute, betiko kartzela-zigorra zein espetxetan bete behar duen erabakitzen den arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Ibar auzian, defentsak mozioa aurkeztu Floridako Broward Countyko auzitegian, epaiketa berriro errepikatzea eskatzeko lehen pauso gisa.
Floridako Laugarren Barrutiko Apelazio Auzitegian helegitea aurkeztu aurreko pausoa da mozioa aurkeztearena, baina Heriotza Zigorraren Aurkako Pablo Ibar elkarteak jakinarazi duenez, aurrekariak ikusita, defentsa abokatuek ez dute mozioak aurrera egiteko itxaropen handirik.
Maiatzaren 22an Pablo Ibar betiko kartzela zigorrera kondenatu zuten, urtarrilaren 19an Fort Lauderdaleko auzitegiak 1994an izandako hiru hilketaren "errudun" jo ostean.
Bestalde, atzo, asteazkena, Pablo Ibar segurtasun goreneko Starke espetxetik atera eta Miamiko Ebaluazio Zentrora lekualdatu zuten. Hilabete inguruko pasatuko du bertan, inkomunikatuta, harik eta zigorra zein espetxetan beteko duen erabakitzen duten arte.
Ebazpena ezagutu bitartean, Candido Creis Espainiak Miamin duen kontsulak soilik bisitatu ahal izango du. Behin espetxez aldatzen dutenean, familia besarkatzeko aukera izango du berriro.