Gizartea -
Sanferminak
Iruñeko Udalak 2.800 sarrera zozkatuko ditu ekainaren 14an entzierrilloetara joateko
Horietara joan nahi dutenek ekainaren 3tik 7ra arte eskatu ahal izango dute zozketan parte hartzea.
agentziak | erredakzioa
Iruñeko Udalak 2.800 sarrera (1.400 sarrera bikoitz) zozkatuko ditu sanferminetako entzierrilloetara joateko. Horietara joan nahi dutenek ekainaren 3tik 7ra arte eskatu ahal izango dute zozketan parte hartzea.
Horrenbestez, 350 pertsona joango dira egunero, gaueko hamarrak aldera egiten duten zezenen toki aldaketara.
Sarrerak eskatzeko 010 edo 948 420 100 telefonoetara deitu beharko da edo Udalaren webgunearen bitartez ere eskatu daitezke. Bestalde, edonork eska ditzakeela esan du Iruñeko Udalak, Iruñean erroldatua ez badago ere.
Eskera egiterakoan izen-abizenak, NAN zenbakia eta sakelako telefono zenbaki bat eman beharko dute zozketan parte hartu nahi dutenek.
Zozketa ekainaren 12an egingo du Udalak. Sarrerak egokitu zaizkienei ekainaren 12 eta 14 artean jakinaraziko diete SMS bidez.