Gizartea -

Adierazpen instituzionala

Martxoaren 8an udal-langileek greba egiteko erraztasunak izatea eskatu du Eudelek

Horrez gain, berdintasuna bermatzen duten ekimenak gauzatzea eta politika publikoen erdigunean zaintza lanen afera jartzea proposatu die.

2018ko martxoaren 8ko greba feminista. EFEren artxiboko irudia
2018ko martxoaren 8ko greba feminista
2018ko martxoaren 8ko greba feminista. EFEren artxiboko irudia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak adierazpen instituzional eredu bat zabaldu du, eta, ohikoa den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Udal guztiei bidali die, martxoaren 8ra begira hainbat gai kontuan har ditzaten. Adierazpena otsailaren 15ean onartu zuen Eudelen Batzorde Betearazleak, eta egun berean bidali zieten Udalei.

"Bizitzak erdigunera!" agiria elkartean bertan adostu dute, eta erreferentzia eredu gisa proposatu diete Udalei, tokian tokiko errealitateetara egokitu ahal izateko.

Adierazpena gaur bertan irakurriko dute, 12:00etan, Gernikako Batzarretxean, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako Euskal Emakume Hautetsien III. Asanbladaren baitan.

Besteak beste, Eudelek egindako proposamenen artean dago benetako berdintasun eraginkorra bermatzen duten politika publikoak garatzea. Horrez gain, zaintza lanak politika publikoen erdigunera eramatea proposatzen du.

Bestalde, martxoaren 8rako Mugimendu Feministak deitutako egun osoko grebaren harira, Eudelek eskaera zuzena egin die Udalei: langileei eta udal hautetsiei greba egiteko aukera erraztea.

Bukatzeko, Eudelek martxoaren 8ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Emakumeen Nazioarteko Eguna