Gizartea -
Hilketa Llanesen
Ardinesen hilketaren ustezko eragilearen Llanesko etxea miatu dute bi orduz
Atxilotutako gizona miaketaren lekuko izan da. Hildako zinegotzia handik hurbil bizi zen.
Agentziak | Erredakzioa
Javier Ardines Llanesko IUren zinegotziaren hilketa ustez antolatzeagatik Zornotzan atzo atxilotutako gizona Belmonte de Pria (Llanes) parrokian duen etxera bi orduz miatu du Guardia Zibilak. Handik gertu dago, hain justu, biktimaren etxea.
Gizona goizean, 09:15 aldera, eraman dute Llanesko ziegetatik Asturiasen duen etxebizitza horretara, eta bi orduko miaketaren lekuko izan da.
11:00etan bertatik atera direnean, hainbat kaxa atera dituzte UCOko agenteek. Inguruan ziren kazetari eta kamerariek ikus ez zezaten, aurpegia ezkutatzen saiatu da atxilotutakoa.
Atxilotua Ardinesen laguna omen zen, eta haren emaztearen lehengusina batekin dago ezkonduta. Atxilotuaren eta biktimaren etxeak nahiko gertu daude.
Ikertzaileen hitzetan, Zornotzako bizilagunak bi sikario ez profesional kontratatu ei zituen laugarren gizon baten laguntzarekin.