Gizartea -

2019KO EGUZKI EKLIPSEAK

Bi eguzki eklipse gehiago izango dira 2019an

Hurrengo eguzki eklipseak uztailaren 2an eta abenduaren 26an izango dira ikusgai. Uztailekoa partziala izango da; abendukoa, aldiz, anularra.

Eguzki eklipsea Filipinasen 2016an. Argazkia: EFE
Eguzki eklipsea Filipinasen, 2016an.
Eguzki eklipsea Filipinasen 2016an. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioaren parte den Geografia Institutu Nazionalaren (IGN) arabera, hiru dira 2019ko eguzki eklipseak. Urteko lehenengo eklipsea urtarrilaren 5ean eta 6an izan zen.

Uztailaren 2an eguzki eklipse osoa egon da, eta Pazifikoren hegoaldean zein Hego Amerikan ikusi ahalko da. Eklipse horrek 5 ordu baino gutxiago iraungo du: 16:55 UTC orduan (17:55ean, Euskadin) hasiko da, Ozeano Bareko Polinesia Frantseseko puntu batean, eta 21:50 UTC orduan (22:50ean, Euskadin) bukatuko da, San Pablo de Lipezeko (Bolivia) puntu batean.

Abenduaren 26an izango den eguzki eklipse anularrarekin bukatuko da urtea. Azken eklipse hori Afrikako ekialdean, Asian eta Ozeaniako iparraldean izango da ikusgai.

Aldi horretan, iraupena luzeagoa izango da. Arabiako itsasoan, Omango kostaren aurrean, hasiko da 02:30 UTC orduan (03:30ean, Euskadin) eta Ozeano Bareko hegoaldean dagoen Guam uhartean amaituko da, 08:06 UTC orduan (09:06an, Euskadin); hau da, 5 ordu eta erdi iraungo du.

Urtarrilaren 5ean eta 6an egon zen eklipse partziala urteko lehenengo eklipsea izan zen. Eklipse hori Asiako ipar-mendebaldean eta Pazifikoko iparraldean baino ez zen ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Eguzki eklipseak gaur Gertaera astronomikoak gaur