Gizartea -
GIPUZKOA
Bi familia etxetik atera dituzte Ibarran, sute baten ondorioz
Ez da inor zauritu. Hala ere, kalte materialak nabarmenak dira etxebizitzetako batean eta eraikinaren estalkian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi familia etxetik atera behar izan dituzte Ibarran, bi solairuko etxebizitza batean izandako suteagatik. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina suteak kalte handiak eragin ditu etxebizitzetako batean.
Suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazken honetan jakinarazi dutenez, atzo 22:00etan jazo zen sutea, bigarren solairuan, tximini batean. Esan bezala, etxebizitza horretan kalteak eragin zituen, sukaldean eta eraikinaren sabaian, batik bat.
Suhiltzaileak 01:20ra arte egon ziren bertan lanean.
Familietako bat Udalak duen gizarte-larrialdiko etxebizitza batean dago orain. Beste familiak, berriz, lagun batzuen etxean igaro du gaua.