Gizartea -

Manada

Jesus Perez abokatuak La Manadako guardia zibila defendatzeari uko egin dio

Auziaren "lan karga" jarri du arrazoitzat Jesus Perezek, bere bulegoko aktibitatearekin "bateraezina" delako. Agustin Martinez izango da orain Antonio Manuel Guerreroren defentsa.

Jose Antonio Guerrero, La Manadako guardia zibila / Argazkia: EFE.
Jose Antonio Guerrero, La Manadako guardia zibila.
Jose Antonio Guerrero, La Manadako guardia zibila / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Perezek La Manadako guardia zibil Antonio Manuel Guerreroren abokatua izateari utziko dio, auziak dakarren "lan karga" bere bulegoko aktibitatearekin bateraezina delako. Guardia zibilari bederatzi urteko kartzela zigorra jarri diote 2016ko Sanferminetan, nagusikeriaz egindako sexu abusu jarraitu delitu batengatik.

Perezek La Manadako lau kidek Pozoblancon ustez egindako sexu abusu delitu batengatik irekitako auzian eta Sanferminak baino lehen Donostian betaurreko batzuk lapurtzeagatik ere defendatzen du Guerrero. Abokatuak Nafarroako Auzitegi Nagusiari jakinarazi dio uko egitea.

Arrazoia, esan duenez, auzi honek sortzen duen "lan karga" da. Bulegoko aktibitatearekin "bateraezina" bihurtu da. "Ezin dugu gure gain hartu", dio abokatu sevillarrak.

Momentu honetatik aurrera, Agustin Martinezek —Manadako Jose Angel Prenda, Jesus Escudero, Angel Boza eta Jesus Cabezueloren abokatua da— guardia zibilaren defentsa ere hartuko du.

MANADA MARTINEZ BECERRA EFE

Agustin Martinez izango da talde osoaren abokatua. Argazkia: EFE.

Talde osoa lehenengo aldiz abenduaren 26an ordezkatuko du. Bost zigortuen kartzelaratzeari buruz erabakiko da Nafarroako Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ‘La Manada’ auzia