Gizartea -
Eibarren
Bi lagun arin zauritu dira Ipuruan, Eibar-Sevilla partidan harmaila behera etorrita
40 bat futbolzale zelaira erori dira eta, horren ondorioz, horietako asko arin zauritu dira, orkatilan bihurritua eraginda, besteak beste.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sevilla futbol taldearen bi zale gutxienez arin zauritu dira larunbat honetan, Eibar eta Sevilla arteko partidan, Ipurua estadioan, harmaila behera etorrita.
"Hainbat zauritu bere kabuz atera dira. Bi, ordea, oihatilan atera behar izan dituzte. Ez daude zauritu larririk", jakinarazi du Eibar futbol taldeak. Beste bi zale, aldiz, osasun zentrora eraman dituzte, bertan artatu diezaieten.
Sevillaren bigarren golaren ospakizunean, 40 bat futbolzale zelaira erori dira eta, horren ondorioz, horietako asko arin zauritu dira, orkatilan bihurritua eraginda, besteak beste.
Zauritu bi esku-ohetan atera dituzte estadiotik, eta beste hainbat bertan artatu dituzte mediku-zerbitzuek. Partida sei minutuz eten dute.