Gizartea -
Tiroketa Kasedan
Kasedan hildakoen senideek justizia eskatu eta 'morboa' kritikatu dute
Gutun batean, Jimenez familiak esan du "ijitoak" hitza izan dela "zuen (hedabideen) begiradak, morboa eta gaininformazio egarria erakarri duena".
agentziak | erredakzioa
Aurreko asteartean Kasedan (Nafarroa) tiroka hildako hiru lagunen senideek gaia "morboz" jorratu izana leporatu die hedabideei, eta hori ijitoak direlako egin dutela. Bestalde, irtenbidea "odolkiak ordainetan" ematea ez dela ohartuta, justiziak "etnia aintzat ez hartzea eta justua" izatea espero dute.
Gutun ireki batean, Jimenez familiak esan du "ijitoak" hitza izan dela "zuen (hedabideen) begiradak, morboa eta gaininformazio egarria erakarri duena". Jokabide horren ondorioz biktimak "desitxuratu" eta "ikusle ugari erakarri" direla uste dute.
"Argi dago prezioa altua izan dela", adierazi dute, eta kritikatu "segunduz segundu" informatu dela gaiaren inguruan eta "irudi guztiak" retransmititu direla.
Era berean, galdetu dute ea "beharrezkoa zen liskarraz hitz egitea armarik ez zeramaten hiru lagunen hilketa" izan denean, eta ea familiarteko borrokaren irudia zabaldu behar ote zen "alde bakarretik antolatutako krimena izan denean".
Horregatik jo dute komunikabideengana "benetan informatu" edo "guztia zirko bihurtu" duten galdetzeko, eta "justizia itsua" izateko esperantza agertzeko, "nahiz eta hiru hiltzaileetako bi bermepean libre geratu".