Gizartea -

Sevilla

Angel Boza 'La Manada'ko kidea epaituko dute, lapurreta egotzita

Halaber, behin-behinean preso jarraituko du. Epaileak abuztuaren 2an erabaki zuen kartzelan sartzea, betaurreko batzuk lapurtzeagatik eta bi segurtasun zaindari harrapatzen saiatzeagatik.

Angel Boza 'La Manada'ko kidea. Artxiboko irudia: EFE
Angel Boza 'La Manada'ko kidea. Artxiboko irudia: EFE
Angel Boza 'La Manada'ko kidea. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Boza 'La Manada'ko kidea epaitu egingo dute, abuztuaren 1ean, fidantzapean aske zela, eguzkitako betaurreko batzuk lapurtzea egotzita, eta behin-behinean preso jarraituko du.

Hala erabaki du Sevillako 16 zenbakiko epaitegiko titularrak, Juan Gutierrez Casillak, defentsaren aske uzteko eskaerari uko egin ostean eta Bozaren aurkako prozedura motza erabaki ostean, auzitegietatik jakitera eman dutenez.

Epaileak kartzelaratzea erabaki zuen abuztuaren 2an, gau bat lehenago eguzkitako betaurreko batzuk lapurtzeagatik Sevillako merkataritza-gune batean eta bi segurtasun zaindari harrapatzen saiatzeagatik aparkalekutik ihes egitean. Udaltzaingoaren patruila batek atzeman zuen, betaurrekoak eskularru-kaxan zeramatzala.

Epaileari egindako adierazpenetan, Bozak lapurreta egin zuela onartu zuen, baina zaindariak harrapatzen saiatzea ukatu zuen, ihes egiten saiatzean horietako bat autoarekin nahi gabe kolpatu zuela esanez.

Halere, epailak kartzelara bidali zuen, indarkeriaz egindako lapurreta egotzita, gertaeren larritasuna ikusita; 2 eta 5 urteko zigorra izaten dute.

Ostiral honetan eman dute horren berri, ‘La Manada’ko kideek epaitegietan agertu behar duten hiru egunetako batean. Nafarroako Auzitegiak jarritako kautelazko neurrien betekizuna sinatu behar dute, aske geratu ostean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Delituak Espainia Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ‘La Manada’ auzia Lapurretak albisteak