Gizartea -
Helegitea
Fiskaltzak bista bat eskatu du 'La Manada'ko guardia zibila preso sartzea eskatzeko
Sexu abusuagatik zigortutakoen askatasunaren aurkako helegiteak aurkeztu ostean, Estatuko Fiskaltzak bista bat eskatu dio auzitegiari Antonio Manuel Guerrero kartzelan sartzea eskatzeko.
agentziak | erredakzioa
Fiskaltzak bista bat eskatu dio Nafarroako Auzitegiari Antonio Manuel Guerrero, ‘La Manada’ko guardia zibila, kartzela sartzea eskatzeko, pasaportea berritzeko egindako saiakerak ihes egiteko arriskua agerian uzten duelako.
Nafarroako Fiskaltzak Poliziaren abisua jaso du iragan astelehenean, libre geratu eta hiru egunera, Guerrerok pasaportea berritzeko saiakera egin zuela, eta Estatuko Fiskal Nagusiak horren berri izan duenean egin du eskaera.
Fiskaltzak "ihes egiteko arriskua" agerikoa delako eskatuko du kartzelan sartzea, baldintzapeko neurriak urratzen saiatu delako. Autoan argi agertzen baitzen "ezin zuela pasaporte berririk hartu".
Era berean, Ministerio Publikoak eskatu du aztertzeko ea pasaportea berritzeko saiakera "behin behineko neurriak urratzeko delitua" ote den.