Gizartea -

Indarkeria matxista

'La Manada'ko kideei urruntze-agindua ezarri diete Pozoblancon, biktima babesteko

'La Manada' taldeko bost kideetatik lau ikerketapean daude Pozoblancon, 2016ko maiatzean, Kordobako herri batean, neska gazte bati sexu-abusuak egiteagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'La Manada' taldeko bost kideetatik lau beste sexu-abusu kasu batean nahasita daude. 2016ko maiatzean Kordobako herri batean 21 urteko neska bati sexu-erasoa egin zioten eta gaur gertakaria ikertzen ari den Pozoblancoko epaileak urruntze-agindua ezarri die lau ikertuei, biktima babesteko asmoz.

Horrela bada, biktima bizilekutik edo lantokitik 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea debekatuta izango dute laurek.

'La Manada'ko lau gazteak Sevillako epaitegi batean izan ziren atzo, Nafarroako Lurralde Auzitegiak agindu bezala, eta epaileak orduan erabaki zuen urruntze-agindua ezartzea. Nafarroako Auzitegiak behin-behinean aske utzi zituen joan den ostiralean, 2016ko sanferminetan Madrilgo neska bati egindako sexu-abusuan auzian.

Pozoblancoko epaitegiko epaileak ikerketa luzatzea erabaki zuen, auzia "konplexua" dela argudiatuta. Izapideak duela bi urte inguru hasi zituzten eta oraindik ez dute epaiketarako datarik zehaztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa