Gizartea -

Immigrazioa

Gurutze Gorriak 46 etorkinak hartzeko 'premiazko aterpe bat' prestatu du Donostian

Pertsona horiek artatzeko koordinazio mahai bat martxan jarri dute Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gurutze Gorriak. 45 etorkin Malikoak dira, eta Gineakoa da azkena.

Saharaz hegoaldeko pertsona etorkinak Donostian. Argazkia: EFE
Saharaz hegoaldeko pertsona etorkinak Donostian. Argazkia: EFE
Saharaz hegoaldeko pertsona etorkinak Donostian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saharaz hegoaldeko 46 etorkin heldu dira astelehenean Donostiako autobus geltokira. Pertsona horiek hartzeko “premiazko aterpe bat” prestatu du Gipuzkoako Gurutze Gorriak.

Etorkinak artatzeko koordinazio mahai bat osatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gurutze Gorriak. 45 etorkin Malikoak dira, eta Gineakoa da azkena.

Etorkinak 08:30ean heldu dira Donostiako geltokira. Autobusetik jaitsi dira eta ibilgailuak alde egin du, baina Gipuzkoako erakundeek ez dute inolako abisurik jaso.

16 eta 36 urte bitarteko gizonezkoak dira guztiak, tartean bi adingabe. Lau bat ordu eman dituzte geltokian, horren berri jasotakoan Donostiako Udaltzaingoa lehenengo eta Gurutze Gorria ondoren horiek artatzera bertaratu diren arte.

Etorkinak artatzeko premiazko baliabideak abiatu dituzte hiru erakundeek. “Taldean hartu” dituzte eta “pertsona bakoitzaren egoera identifikatzeko aurreneko balorazio indibiduala egin zaie”, Aldundiak, Udalak eta Gurutze Gorriak agiri baten bidez jakitera eman dutenez.

Maite Peña Gizarte Gaietarako diputatuak ziurtatu duenez, etorkinak “bat-batean eta inolako abisurik gabe” heldu dira; izan ere, inork ez du bidaiaren berri eman.

Elena Luquin Gipuzkoako Gurutze Gorriaren Gizarte arloko zuzendariak azaldu duenez, pertsona horiek artatzeko 40 bat teknikari eta boluntario bidali dituzte, osasun-langileak, gizarte-hezitzaileak, abokatuak, psikologoak eta itzultzaileak tartean.

Etorkinak “bidaia luzeagatik nekatuta daude, baina orokorrean ez dute osasun arazo larririk”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Migrazioa Gipuzkoa Gurutze Gorria Gizartea Albisteak