Gizartea -

'La Manada'ren epaia

Epaileak sexu indarkeriaren inguruan heztea eskatu du Europako Parlamentuak

Europako Juztizia eta Genero Berdintasun komisarioak, Vera Jourovak, eskatu duenez, legeek aintzat hartu behar dute baimenik ez badago, bortxaketa dela.

Europako Parlamentuaren osoko bilkura / EFE.
Europako Parlamentuaren osoko bilkura / EFE.
'La Manada'ren epaia Europako Parlamenturaino heldu da

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurodiputatu gehienek eta Europako Juztizia eta Genero Berdintasun komisarioak, Vera Jourovak, sexu indarkeriaren inguruko formakuntza eskatu dute epaileentzat, eta legeek aintzat har dezatela baimenik ez badago, bortxaketa dela, Istanbulgo Hitzarmenari jarraiki.

Europako Parlamentuak ohiz kanpoko eztabaida egin du bortxaketa delituari buruz, 'La Manada'ren epaiaren ondorioz, Podemosek proposatuta.

Jourovak epaileen erabakietan ez sartzeko eta ez kritikatzeko nahia adierazi du, baina esan duenez, "sistema judizialeko profesionalentzako trebakuntza gehiago behar da".

"Ez nago hemen Espainiako epaitegi baten erabakia kritikatzeko. Espero dezakedan bakarra da helegitea jartzen denean, azkar ebaztea", esan du komisarioa. Erabaki "azkarra" eta "bidezkoa" nahi du.

Jourovarentzat, oraindik gauza asko aldatu behar dira. "Emakume bat bortxatzen dutenea probokazio baten ondorioa dela uste du jende askok, baita legeak interpretatzen dituztenek ere".

Eurodiputatu gehienak, PPkoek izan ezik, oso kritiko agertu dira Espainiar estatuek oraindik "etxerako lanak egin ez izanagatik", Istanbulgo Hitzarmena berretsi duen arren.

PPko Rosa Estarasen iritziz, 1995eko Kode Penala "oso antzinakoa" da, eta emakumea bortxaketaren erantzulea izatearen "absurdoa sustatzen" du.

PSOEko Iratxe Garciak hitzarmenari "entzungor" egitea kritikatu dio Espainiako gobernuari, eta genero indarkeriara eta magistratuentzako formakuntzara bideratutako partidak 120 milioi euro murriztea.

Podemoseko Tania Gonzalezek "finantziazio gehiago" eskatu du indarkeria matxistaren aurka.

Izazkun Bilbaok, EAJko europarlamentariak, semeak emakumeen aurkako jazarpenaren kontra heztearen garrantzia nabarmendu du. "Gure alabei emakumean izateagatik kontuz ibiltzeko esanez baino erginkorragoak izango gara horrela", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Indarkeria matxista Gizartea ‘La Manada’ auzia