Gizartea -

Leioa

Gazteluetako ikasle ohiaren abokatuak 10 urteko zigorra eskatu du sexu abusuengatik

Halaber, irakasleari hamar urtez biktimarengana hurreratzeko debekua jartzea eskatu du.

Gazteluetako irakasle ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Gazteluetako irakasle ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Gazteluetako irakasle ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko ikasle ohiaren familiaren abokatuak hamar urteko kartzela-zigorra eskatu du irakaslearentzat, mutikoak 13 urte zituenean sexu abusu larriagotua egitea egotzita.

Akusazio partikularraren behin-behineko kalifikazioaren idatzian, abokatuak delitu hauengatik ezarri daitekeen zigor maximoa eskatu du akusatuarentzat. Irakasle ohiak Opus Deiren Obra korporatiboaren eskolan lan egin zuen, 2003ko irailetik 2011ko kurtsoaren amaiera bitartean.

Halaber, irakasleari hamar urtez biktimarengana urreratzeko debekua jartzea eskatu du.

Akusazio partikularraren ustez, adingabeari sexu-abusuaren delitua egin zion, konfiantzaren abusuarekin larriagotuta; kalifikazio alternatiboa ere egin du, sexu abusuen delitu jarraituarena, nagusitasun eta konfiantza abusuengatik larriagotuta.

Auzitegiak gertaerak bigarren kalifikazio horretan kokatzen direla uste izango balu, lau urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko luke, eta hamar urtez gerturatzeko debekuaren eskaria gehitu litzaioke.

Kasu horretan biktimaren familiak ez du kalte-ordainik eskatuko eta delituen ustezko egilearen eta eskolako balizko arduradun zibilen aurka auzitegitera berriro joateko aukera gordeko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak bideoak Epaiketak Gizartea albisteak Leioa argazkiak Eguneko albisteak Sexu erasoak Irakasleen albisteak gaur