Gizartea -

Cabacas auzia

Euskal kazetariek 'Gara'ren eta 'Naiz'en aurkako epaiketa salatu dute

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak kazetarien lana "kriminalizatzea" salatu dute.

Iñaki Soto 'Gara'ko eta 'Naiz'ek zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria, epaiketan. EiTB
Iñaki Soto 'Gara'ko eta 'Naiz'ek zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria, epaiketan. EiTB
Iñaki Soto 'Gara'ko eta 'Naiz'ek zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria, epaiketan. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu egin dute Cabacas auziaren baitan Gara eta Naiz hedabideen aurka abiatutako prozesu judiziala, eta horrek “kazetariak kriminalizatzea” eta “adierazpen askatasunaren oinarriak urratzea” dakarrela ohartarazi du.

Asteazken honetan, Jone Goirizelaia, Cabacas familiaren abokatua; Iñaki Soto Gara-ko eta Naizeko zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria epaitu dituzte, Cabacas auziari buruz emandako informazio batzuengatik.

Horren harira, atzo publikatutako agiri batean, kazetarien elkarteak eta elkargoak “neurrigabe”tzat jo dute hedabideon aurka auzitara jo izana, “informatzeagatik”.

Gainera, auzi judizialak “hedabideen eta informazioaren profesionalen lana kriminalizatzea” dakarrela nabarmendu dute.

Horien esanetan, gainera, auziak “adierazpen askatasuna” urratzen du.

Hori dela eta, kazetarien aurkako auzia “geldiaraztea” eskatu dute, kazetaritzaren sektorean dagoeneko daudelako Kode Deontologikoa bermatzeko barne erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas auzia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Kazetaritza azken ordukoa