Gizartea -

Zornotza

Ibon Urrengoetxeari azken agurra emango diote gaur, Zornotzan

Udalak bilkura deitu arratsaldeko 19:30ean Herriko plazan. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du hilketaren erantzuleak atxilotzeko.

Ibon Urrengoetxea. Artxiboko argazkia: EiTB
Ibon Urrengoetxea. Artxiboko argazkia: EiTB
Ibon Urrengoetxea. Artxiboko argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzan gaur emango diote azken agurra Ibon Urrengoetxeari. Joan den larunbat goizaldean hil zuten, Bilboko erdigunean.

Udalaren bozeramaileen batzordeak bilera egingo du goizean, 09:00etan, eta arratsaldean, 19:30ean, bilkura deitu dute Herriko plazan, hilketa gaitzetsi eta Urrengoetxearen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Bitartean, Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du eta herritarren laguntza eskatu du erasotzaileak aurkitu eta atxilotzeko. Antza, 18 urte inguruko bi gazte dira hiltzaileak, eta horietako batek rastak ditu.

Erasoa larunbatean goizaldean jazo zen, 04:15ean, Nafarroa eta Ripa kaleen arteko lotunean. Ertzaintzaren hipotesi nagusia da lapurreta batean hil zutela Urrengoetxea.

Ibon Urrengoetxearen aldeko hileta 18:00etan egingo dute, Larreako elizan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zornotza Delituak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa