Gizartea -

Heriotza

Urrengoetxearen hilketa argitzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak

Susmagarriak 18 urte inguruko bi gazte direla esan du Segurtasun Sailak. Antza denez, horretako batek rastak diru buruan. Lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Ibon Urrengoetxearen hilketa argitzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 04:15ak aldera izan da erasoa, Nafarroa kalearen eta Ripa kalearen arteko lotunean.

Larunbat arratsalde honetan Ertzaintzak ohar bat zabaldu du, herritarren laguntza eskatuz. Ustezko erasotzaileak 18 urte inguruko bi gazte direla esan du Segurtasun Sailak. Antza denez, horretako batek rastak diru buruan, baina oraingoz ezin izan dute bere nortasuna baieztatu.

Gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz, inguruan izan diren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Halaber, goizaldeko ordu horretan erasoren bat jasan duten pertsonek harremanetan jartzeko eskatu du Segurtasun Sailak.

Norbaitek kasu honekin zerikusia duen informaziorik edo daturik izango balu, 112 telefono zenbakira deitu beharko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Amorebieta-Etxano argazkiak Delituak bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Erailketak