Gizartea -

Atentatuak Katalunian

51 zaurituk ospitaleratuta jarraitzen dute, 10ek egoera kritikoan

Halaber, 15 larri daude (Bartzelonako 13 eta Cambrilseko 2), 25k zauri arinagoak dituzte (Bartzelonako 23 eta Cambrilseko 2) eta batek zauri arinak ditu (Bartzelonakoa).

Litekeena da hildako kopuruak gora egitea. Momentuz, 14 hildako zenbatu dituzte. Argazkia: EFE
Litekeena da hildako kopuruak gora egitea. Momentuz, 14 hildako zenbatu dituzte. Argazkia: EFE
54 pertsonek ospitalean jarraitzen dute, horietatik 12k egoera kritikoan

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 51 lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute Kataluniako hainbat erietxetan, eta horietatik 10 egoera kritikoan daude, ostegunean Bartzelonan eta Cambrilsen (Tarragona) izandako atentatuen ondorioz.

Horietatik 15 larri daude (Bartzelonako 13 eta Cambrilseko 2), 25k zauri arinagoak dituzte (Bartzelonako 23 eta Cambrilseko 2) eta batek zauri arinak ditu (Bartzelonakoa).

Halaber, hildakoen artean Australiako 7 urteko umea dagoela jakinarazi dute. Azken egunotan asko zabaldu da haren argazkia desagertuta zegoelako. Auzitegiko medikuek bi hildako gehiago identifikatu dituzte: italiar bat eta belgikar bat.

Horrela eman du aditzera Toni Comin Generalitateko Osasun sailburuak Catalunya Radio irrati-kateari egindako adierazpenetan. Cominek azaldu duenez, zaurituen egoera oso aldakorra da. Gainera, administrazioen arteko koordinazioaren eraginkortasuna eta boluntarioen lana goratu ditu.

Bartzelona eta Cambrilseko atentatuek 14 hildako utzi dituzte orain arte, eta haien nortasunak argitzen joan dira ostiral honetan.

Manifestazioa deitu dute larunbaterako

Kataluniako Generalitateak eta Bartzelonako Udalak elkarretaratzea deitu dute hurrengo larunbaterako, abuztuak 26, 18:00etan, bakearen alde eta aste honetan Kataluniako hiriburuan eta Cambrilsen (Tarragona) izandako eraso terroristen kontra.

Hala jakinarazi dute larunbat honetan Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak, Udalak doluminak agertzeko duen liburuan sinatu ostean egindako agerraldian. "Administrazio, erakunde eta elkarte guztiak bat egitera gonbidatzen ditugu, milaka pertsona izan gaitezen", esan du Ada Colauk.

'No tinc por' (Ez dut beldurrik) lelopean, manifestazioa Bartzelonako Catalunya plazan amaituko da. Ostiralean egindako minutu bateko isilunea txalo artean eta garrasi ozen horrekin amaitu zen. Ondorioz, aste honetan izandako erasoa salatzeko 'leloa' bihurtu da milaka herritarrek sare sozialetan egindako garrasi hori.

Hildako 12 lagun identifikatu dituzte

Bartzelonako eta Cambrilseko erasoetan hildako hamalau pertsonetatik bederatzi identifikatu dituzte auzitegiko medikuek. Hala, oraindik bost lagun identifikatu behar dituzte.

Orain arte identifikatutako hildakoen jaioterriei dagokienez, lau espainiarrak dira, bi portugaldarrak, bat estatubatuarra, bi italiarrak eta bat australiarra. Halaber, Cambrilsen hil zen emakumea Zaragozako bizilaguna dela baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak Espainia albisteak Atentatuak albisteak Jihadismoa Albisteak Gaur Albisteak Terrorismoaren Biktimak