Gizartea -
Gipuzkoako erraustegia
LABen babesa jaso dute Zubietako erraustegiaren aurkako gose-grebalariek
Garbiñe Aranaburuk azpimarratu du badaudela alternatibak eta erraustegiak “gipuzkoar guztien etorkizuna hipotekatuko” duela.
Agentziak | Erredakzioa
Garbiñe Aranaburu LABeko idazkari nagusia Donostiako Easo plazan izan da gaur goizean, Zubietako erraustegiaren kontra gose-greban dauden sei lagunei sindikatuaren babesa eta elkartasuna helarazteko.
Arunburuk gogoratu du LAB proiektu horren kontra dagoela, "beharrezkoa ez delako, gipuzkoar guztien etorkizuna hipotekatuko duelako eta beste gizarte politika batzuk martxan jartzea oztopatzen duelako".
"Hondakinen kudeaketan beste neurri batzuk hartu behar dira; hasteko, zabor gutxiago eragin behar da eta, ondoren, birziklatzearen aldeko benetako apustua egin behar da", azpimarratu du.
Horrez gain, Aranburuk salatu du egitasmo hau "gutxi batzuen mesedetan" egingo duela Gipuzkoako Foru Aldundiak.
"Erraustegia eraikiko duten enpresa handiek eta finantza erakundeek aterako dituzte etekinak, horixe baita Gipuzkako Diputazioak bultzatzen politika: gutxi batzuk aberastea, gehiengo sozialaren kaltetan", kritikatu du.