Gizartea -
Memoria historikoa
Hasi dira Bilboko Ogasunaren eraikineko arrano frankista kentzeko lanak
Lanak hiru hilabetez luzatuko dira eta aurrekontua 136.500 eurokoa izango da.
Euskadi Irratia
Bilbon dagoen ikur frankistarik esanguratsuena, Moyua plazako arranoa, ezabatzeko lehen urratsak ematen hasi dira. Gaur jarri dituzte aldamioak eta egun batetik bestera hasiko dira Espainiako Ogasun Agentziaren eraikinaren goialdeko irudi hori desitxuratzeko lanak. Oroimen historikoari lotutako elkarteek txalotu egin dute urratsa, baita hiritar askok ere.
Behin aldamioak jarrita, Gurtek enpresa, egun batetik bestera hasiko da arranoaren burua, hegalak, atzaparrak eta koroa ezabatu edo desitxuratzen. Erabaki honekin, Memoria Historiakoaren Legea betetzeko beste urrats bat ematen da Bilbon.
Aurreikuspen guztien arabera, lanak hiru hilabetez luzatuko dira. 136.500 euroko aurrekontua izango dute.
Oroimenaren aldeko elkarteek, urte luzez aldarrikatu dute arranoaren desagerpena. Txalotu egin dute, beraz, erabakia. Iritzi berekoak dira hiritar asko.