Gizartea -

Martxoaren 8ko kanpaina

Norberak berdintasunaren alde egin dezakeena nabarmendu du Emankundek

'Berdintasuna nire baitan ere hasten da' lelopean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta diseinatutako kanpaina aurkeztu du.

Emakundek 2017ko martxoaren 8ko kanpaina aurkeztu du

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakundek aurten martxoaren 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratu nahi du, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez.

'Berdintasuna nire baitan ere hasten da' lelopean, norbere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkeztu dituzte.

Hala, kanpainak bizitzaren hainbat esparrutako adibideak erakutsi ditu, adibidez: txiste matxistarik ez partekatzea erabakitzen duen gizon bat, eta publizitate sexista erabiltzen dituzten produktuak gehiago ez erostea erabakitzen duen emakume bat.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azpimarratu duenez, oraingoan adibide positiboak erakustea erabaki dute, hau da, bere kabuz berdintasunaren alde ekitea erabakitzen duten pertsonen ereduak. "Berdintasuna lortzea gizarte osoaren ardura da", adierazi du Landaidak.

Bestalde, sare sozialetan ere gonbidapena egingo zaie hiritarrei #BerdintasunaEgitenDut traola erabili eta eguneroko bizitzan berdintasuna sustatzeko beste hainbat adibide erakutsi ditzaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea