Gizartea -
Gertakizuna
Atxilotu bat hil da Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian
Gizona ziegan noiz sartuko zain zegoen, eta hil egin da, baina oraindik ez dakite zer dela eta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atxilotuta eta ziegan sartzeko zain zegoen gizonezko bat hil egin da gaur arratsaldean Espainiako Poliziak Iruñean duen komisarian.
Segurtasun Indar horrek agiri batean azaldu duenez, ezbeharra 14:00etan jazo da, atzemandako gizonezkoa polizia-etxera eraman ostean.
Espainiako Poliziaren bertsioaren arabera, gizona eserita zegoen, ziegan noiz sartuko zain, eta, bat-batean, agenteak ohartu dira ez zuela arnasten. Horregatik, “berehala” suspertzen saiatu dira, eta larrialdi zerbitzura deitu dute.
Epaileari ere “berehala” jakinarazi diote gertatutakoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea