Gizartea -
Bertsio kontrajarriak
Altsasuko hainbat lagunek ‘muntaia poliziala’ jasan izana salatu dute
Udalak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta elkartasuna agertu die zauritutakoei.
eitb.eus
Ehunka bizilagun bildu dira astelehen arratsaldean Altsasun (Nafarroa), auzipetutako bi lagunen absoluzioa eskatu eta udalerrian jasan duten ?muntai poliziala? salatzeko. Bi guardia zibili eta horien bikotekideei eraso egitea egotzita atxilotu zituzten bi lagunak eta gaur aske geratu dira, karguekin.
Udalerriko hainbat bizilagunek prentsaurrekoa eskaini dute kalean, ??gertatutako argitzeko??. Bertan ??hainbat hedabidek eta goi karguk emandako bertsio ofiziala gezurtatu?? dute. ??Ez zen inolako enboskadarik izan. Hobeto esanda: Egon zen enboskada bakarra Foru Poliziarena, Guardia Zibilarena eta komunikabideena izan zen??, adierazi dute.
Bizilagunek adierazi dutenez, ez dute ulertzen ??nolatan Nafarroako Gobernuak egin dituen egin dituen adierazpenak bertsioak kontrastatu gabe??. Bertan bildutakoek idatzi bat helarazi diete komunikabideei, eta elkartasuna adierazi diete atxilotuei eta beren familiei. halaber, auzia artxibatzea eskatu dute.
Elkarretaratze horretan ??Muntaia polizialik ez?? lelodun kartela erakutsi dituzte, eta deialdiak bat egin du Udalak deitutako bozeramaileen bilkurarekin.
Guardia Zibilaren aldeko elkarretaratzea
Bestalde, ehunka lagun bildu dira astelehen arratsaldean ere Nafarroako Guardia Zibilaren egoitzaren aurrean bere elkartasuna adierazteko.
"Nafarroa askatasunaren alde, Guardia Zibilarekin?? leloa jasotzen zuen pankarta erakutsi dute, eta askatasuna, justizia eta Guardia Zibila Nafarroan egotea aldarrikatu dute. Bertan bildu dira, bestak beste, Carmen Alba Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Enrique Maya Iruñeko alkate ohia eta Álvaro Baraibar Nafarroako Gobernuko Bake eta Elkarbizitzarako zuzendaria.
Alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira bertan, tartean Ana Beltrán (PPN), Javier Esparza, Íñigo Alli, Sergio Sayas eta Fermín Alonso (UPN) eta María Chivite eta Guzmán Garmendia (PSN).
Guardia Zibilaren aldeko elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Udalaren gaitzespena
Testuinguru horretan, Altsasuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu du astelehen gauean, gertatutakoa gaitzesteko.
Testua Geroa Baik (Alkatetza du), PSNk eta Goazen Altsasuk aurkeztu dute. UPNk aurka bozkatu du, eta EH Bildu abstenitu egin da sei puntuetako bitan.
Adierazpenak gaitzetsi egiten ditu ?jazotako ekintza bortitzak?, eta ?elkartasuna? agertzen die biktimei. Gainera, ?bizikidetza?ren alde egiten du. Azken bi puntu horietan abstenitu da EH Bildu.
Era berean, Bozeramaileen Batzordeak arbuiatu egin du ?zenbait hedabidek gure herriari buruz emandako irudia, ez baitu zerikusirik errealitatearekin?.
Bestalde, Udalak ?kezka eta haserrea? agertu ditu, azken egunetan guardia zibil ugari bertaratu baita herrira.
Atxilotuak aske geratu dira
Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik Altsasun atxilotutako bi gazteak aske utzi ditu epaileak astelehen honetan, Agintedunaren aurkako atentatua egitea eta lesioak eragitea leporatuta.
Bestalde, ospitalean ingresatuta zegoen guardia zibilak alta jaso du eta ospitaletik irten da.