Gizartea -

Hondakinak

Zubietako erraustegiaren aurkako protesta egin dute Donostian

Zubietako erraustegia 'negozio biribila' dela salatu dute, bai banketxeentzat bai enpresa handientzat.

Zubietako erraustegiaren aurkako protesta Donostian. Argazkia: EiTB
Zubietako erraustegiaren aurkako protesta Donostian. Argazkia: EiTB
Zubietako erraustegiaren aurkako protesta Donostian. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errausketaren kontrako Mugimenduak adierazi duenez, Zubietako erraustegia "negozio biribila" da banketxeentzat eta enpresa handientzat, guztion sufrimenduaren lepotik.

"Zuen negozioa, minbizia eta guztion hondamendia" lemapean, protesta egin dute gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Santander Banketxearen egoitza baten artean bilduta.

Mugimenduaren ordezkariek agiria irakurri dute ekitaldian, "erraustegiek minbizia eragiten dutela" eta arnas-aparatuko gaixotasunak ugaritzen dituela salatzeko". Aldi berean, "35 urtetan guztiz kutsakorra izango den azpiegitura bat 2.000 milioi euro ordaintzea erabateko arduragabekeria dela" berretsi dute.

Plataformako kideen aburuz, eraikuntza hau "negozio bikaina izango da banketxe eta enpresa handientzat", horiek aberastuko baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak