Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bost gizon atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotuta

Lauri bikotekideei edo bikotekide ohiei erasotzea egotzi diete, eta bosgarrenari, aldiz, adingabe batekin harremanetan jarri izana, sexu harremanak izateko helburuz.

Tuteran, Burlatan, Castejonen eta Burgin egin dituzte atxiloketak. EFE
Tuteran, Burlatan, Castejonen eta Burgin egin dituzte atxiloketak. EFE
Tuteran, Burlatan, Castejonen eta Burgin egin dituzte atxiloketak. EFE

eitb.eu

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost gizon atxilotu dituzte azken egunetan Tuteran, Burlatan, Castejonen eta Burgin, indarkeria matxistarekin lotura duten delituak egotzita, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, lauri bikotekideei edo bikotekide ohiei erasotzea egotzi diete, eta bosgarrenari, aldiz, adingabe batekin harremanetan jarri izana, sexu harremanak izateko helburuz.

Azken kasu horrekin hasita, atzemandakoa 35 urteko Castejoneko bizilagun bat da. Antza denez, 16 urteko neska batekin harremanetan jarri zen, sexu harremanak izateko, eta biktimak senideak ohartarazi zituen. Horiek salaketa jarri zuten, eta Foruzaingoak atxilotu egin du erasotzailea.

Gainera, igandean, Burgin, 40 urteko gizon bat (Miranda Ebroko bizilaguna) atzeman zuten, kalean emakume bati eraso egin eta indarrez auto batean sartzeagatik.

Hainbat lekukok Poliziara deitu zuten. Ondoren, bi patruilak geldiarazi egin zuten autoa, eta gizona atxilotuta eraman zuten. Aginteari aurre egitea eta desobedientzia delituak ere egotzi dizkiote. Gizonak aurrekariak ditu tratu txarrengatik.

Egun berean, Tuteran, 38 urteko gizonezko bat (Cintruenigoko bizilaguna) harrapatu zuten, bikotekide ohiari behin eta berriro tratu txarrak emateagatik.

Azkenean, atzo, 33 eta 46 urteko bi gizon atzeman zituzten Burlatan, genero indarkeria delituak egotzita.

 

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera berriak Burlata Albisteak