Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Elkarretaratzea egin dute Iruñean, asteburuko sexu erasoa salatzeko

Eguerdian 5 minutuko elkarretaratze isila egin dute udaletxe aurrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguerdian bost minutuko elkarretaratze isila egin dute Iruñeko udaletxearen aurrean, asteburuan Donibane auzoan izandako sexu erasoa salatzeko. Joseba Asiron alkateaz gain, bertan izan dira Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak, udal langileak eta herritar andana. Sexu erasoarekin lotuta, 21 eta 26 urteko bi gizonezko daude espetxean.

Atzo Bozeramaileen Batzordeak adostu bezala, eguerdian udaletxe atarian elkartu dira "No a las agresiones sexistas. Eraso sexistarik ez" lelopean. Udalak deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute dozenaka herritarrek.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak kazetariei egindako adierazpenetan batasuna goraipatu du, udaleko talde guztiek aho batez arbuiatu dutelako sexu erasoa.

Dena den, Asironen esanetan gisa horretako erasoak ez dira ohikoak Iruñean. Ildo horretan, hiri lasaia dela nabarmendu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Indarkeria matxista Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak