Gizartea -

Donibane auzoan

Udalak asteburuan Iruñean izandako sexu erasoa arbuiatu du

Halaber, Iruñeko Udalak kontzentrazioa deitu du astearte eguerdirako udaletxe aurreko plazan.

Sexu-erasoak direla eta, kezka eta haserrea Iruñeko Donibane auzoan

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak arbuiatu egin du asteburuan Donibane auzoan izandako sexu erasoa eta baita "indarkeria ekintza edo jarrera sexista oro" ere. Ildo horretan, emakumeen segurtasuna hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu du.

Udalak ohar bidez azaldu duenez, ustezko erasoa igande goizaldean gertatu zen Donibane auzoko San Roque kalean, eta ustezko bi erasotzaileak -21 eta 26 urteko bi gizonezko- 02:45ak aldera atxilotu zituzten gertaerarekin zerikusi dutelakoan. Biktima, ostera, 20 urteko emakumezko bat da.

Ustezko erasotzaileetako bat inguruan zeuden hainbat pertsonak atxiki zuten, harik eta udaltzainak bertaratu ziren arte eta bigarrena, berriz, udaltzainek harrapatu zuten lekukoek emandako deskribapenari esker. Biak ala bia gaur igaro dira epailearen aurretik.

Eraso horren aurrean, Iruñeko Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du "indarkeria ekintza edota jarrera sexista oro", eta sexu erasorik ez egoteko eta emakumeen segurtasuna hobetzeko lan egiteko konpromisoa azaldu du.

Bestalde, "sexu erasoen aurrean dugun konpromisoaren erakusle", mugimendu feministek eta Donibane auzoko elkarteak deitutako kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin du. Esaterako, San Juan Xar elkarteak protesta deitu du arratsaldeko bostetarako Golem zinemaren parean. Halaber, Iruñeko Udalak kontzentrazioa deitu du astearte eguerdirako udaletxe aurreko plazan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak gaur Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak