Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru lagun atxilotu dituzte Iruñean, sexu-erasoa leporatuta

Donibaneko etxebizitza batean ustez neska gazte bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dituzte (20-22 urte). Udalak elkarretaratzea deitu du protesta egiteko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak hiru gazte atxilotu ditu Iruñean neska gazte bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Bestalde, Iruñeko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak sexu-erasoa gaitzetsi eta elkarretaratze isila deitu du bihar eguerdirako, udaletxe plazan.

Erasoa, Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez, maiatzaren 1eko goizaldean gertatu zen, Donibane auzoan, etxebizitza batean. Antza denez, bi neska gazte, adinez nagusiak, ezagun batzuekin topatu ziren eta, ondoren, etxebizitza horretara joan ziren.

Biktimak bertan zeuden zenbait pertsonaren laguntza izan zuen, erasoa eten egin zuten eta Udaltzaingora joan ziren berarekin, salaketa jar zezan.

Behin gertatutako salatu zutenean, medikuek eta psikologoek artatu, eta epaitegietako aholkulariek ere lagun zuten, halako kasuetan egin ohi den bezala.

Horren ostean, hiru 20-22 urteko hiru mutil atxilotu zituzten, sexu-erasoa egitea leporatuta. Epailearen aurrean izan eta gero, horrek aske utzi zituen, karguekin, ikerketa egiten den bitartean.

Protesta egiteko bilkura

Bozeramaleen Batzordeak salaketa gaitzetsi du eta biktimari babesa helarazi dio; horrez gain, protesta bat deitu du biharko eta, halaber, sexu erasoen aurrean martxan jarritako larrialdizko protokoloaren Batzordeak idatzitako testuarekin bat egin du.

Testuan, "gure hirian gertatutako edonolako eraso, indarkeria eta jarrera sexistaren" aurka agertu dira eta, konpromisoa eta laguntza helarazi dute "sexu-erasoak desagerrarazteko eta emakumeen segurtasuna hobetzeko, edozein esparrutan".

Horren ildotik, gogorarazi duenez, "erakunde publiko eta hiritar aktibo gisa beharrezkoa da konpromisoa agertzea sexu-erasoen aurrean, gizonezkoa ala emakumezkoa izanda ere, eta gure asmoa bide horretatik lan egitea da".

Hori dela eta, "gizarteari kultur eredua aldatzea" eskatu dio "erasotzailea babestua ez egotekoa eta emakumezkoak errudun ez egiteko, piropoak, enbarazuak eta erasoak onartzeko eskatuz, jaien eta ohituren aitzakiarekin justifikatuta".

Gainera, herritarrek "indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean geldirik ez jarraitzeko" eta biharko deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.

Era berean, Batzordeak gogorarazi duenez, emakumeek euren "harremanen, gorputzaren eta sexualitatearen gainean erabakitzeko eskubidea" daukate eta "denak ez du balio, pertsona guztiok eskubidea daukagu hirian zehar segurtasunez eta askatasunez mugitzeko eta bizitzeko".

"Alkohola eta bestelako drogak hartzeak ez du justifikatzen jarrera sexista izatea, ezta emakumeentzat arriskutsuak diren guneak sortzea", azpimarratu du.

Azkenik, "edonolako eraso eta indarkeria sexista" gaitzetsi du, eta "erasoa pairatu duen emakumearekiko eta, inoiz, erasorik eta mehatxurik jasan duten emakumeekiko" elkartasuna eta babesa berretsi egin du.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Tratu txarrak gaur Albisteak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea