Gizartea -
Errefuxiatuen drama
Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia, aske
Milaka errefuxiatu Greziatik Mazedoniara egiten ari diren ibilbidea jarraitzen ari zela atxilotu du Poliziak. Gauerdian aske utzi dute.
eitb.eus
Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia aske utzi dute Mazedonian, errefuxiatuen krisi humanitarioa jarraitzen ari zela, Poliziak atxilotu ostean.
Euskal Irrati Telebistako kazetariari Grezia eta Mazedonia arteko muga legez kanpo zeharkatzea egotzi dio Poliziak, eta Gevgelija (Mazedonia) herriko komisariara eraman dute arratsaldean.
Berarekin batera beste 30 bat kazetari atxilotu dituzte, besteak beste, Mikel Konate bideo kazetaria, Javier Bauluz argazkilaria eta Mariano Burattini La Sexta telebistako kameralaria.
Milaka pertsonak Idomeniko (Grezia) errefuxiatu-esparrua utzi dute, Mazedonian sartzen saiatzeko.
Gauerdian, 250 inguruko isuna ordainduta, libre geratu da. Datozen orduetan Indomeniko (Grezia) kanpalekura itzuliko da. "Back in Greece", adierazi du Irazabalek Twitter sare sozialean:
Egunean zehar dozenaka elkartasun mezu jaso dituzte EiTBko berriemaileak eta gainerako atxilotuek sare sozialetan: