Gizartea -

Errefuxiatuen drama

Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia atxilotu dute Mazedonian

Milaka errefuxiatu Greziatik Mazedoniara egiten ari diren ibilbidea jarraitzen ari zela atxilotu du Poliziak.

Ane Irazabal ETBko kazetaria. EiTB
Ane Irazabal ETBko kazetaria. EiTB
Ane Irazabal ETBren berriemaile berezia atxilotu dute Mazedonian

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia atxilotu egin dute gaur arratsaldean Mazedonian, errefuxiatuen krisi humanitarioa jarraitzen ari zela.

Euskal Irrati Telebistako kazetariari Grezia eta Mazedonia arteko muga legez kanpo zeharkatzea egotzi dio Poliziak, eta Gevgelija (Mazedonia) herriko komisarian dute une honetan.

Milaka pertsonak Idomeniko (Grezia) errefuxiatu-esparrua utzi dute gaur, Mazedonian sartzen saiatzeko.

Irazabal hurrengo orduetan aske uztea espero da, 250 euro inguruko isuna ordaindu eta gero.

Reuters agentziaren arabera, guztira 30 kazetari inguru atxilotu dituzte.

Toni Angelovski Mazedoniako Barne ministroak azaldu duenez, Polizia kazeteriak identifikatzen ari da une honetana: "Baliteke pertsona batzuek kazetariak direla esatea, euren egoera hobetzeko".

Horren esanetan, isuna ordaindu eta aske utzi ostean, Bogoridicara eramango dituzte, hau da, Mazedoniaren eta Greziaren arteko mugara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Ane Irazabal albisteak Kazetaritza gaur