Gizartea -

AEB

Ellacuriaren hilketagatik akusatuetako bat Espainiaratu egingo dute

Jesuita bizkaitarra El Salvadorreko militarrek hil zuten, herrialde horretako gerra zibilean.

Ignacio Ellacuria bizkaitar jesuita. EiTB
Ignacio Ellacuria bizkaitar jesuita. EiTB
Ignacio Ellacuria bizkaitar jesuita. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko epaile batek onartu egin du Inocente Montano El Salvadorreko koronel ohia Espainiaratzea, bost jesuita, tartean Ignacio Ellacuria bizkaitarra, hiltzea egotzita.

EFE agentziak jakinarazi duenez, Kimberly A. Swank Ipar Karolinako epaileak ebatzi du AEBren eta Espainiaren arteko itunek baimendu egiten dutela estradizioa.

Montano El Salvadorreko Defentsa ministrordea zen Ellacuria hil zutenean, eta hura Espainiaratzea Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak eskatu zuen 2011n.

Nolanahi ere, akusatuak helegitea aurkez dezake. Horregatik, erabakia ez da behin betikoa oraingoz, auziko fiskalak ohartarazi duenez.

Militar salvadortar ohia behin-behineko espetxealdian dago Ipar Karolinako kartzela batean.

Prozesu judizialean, Montanok hilketekin lotura duela defendatu zuen AEBk, Armadaren irratian mehatxu egin baitzien jesuitei.

Halaber, sarraskiaren bezperan, Defentsa ministrordea bilera batean izan zen, eta, horretan, militar batek, Rene Emilio Ponce koronelak, hilketak egitea agindu zion Guillermo Alfredo Benavides koronelari.

"Hil ezazue Ellacuria, eta ez utzi lekukorik", agindu ei zuen Poncek, Montano aurrean zegoela. Antza denez, Montanok berak zehaztu zuen, bilera horretan, non zegoen euskal jesuita.

"Akusatuak hilketa terroristak egin zituela pentsatzeko zantzuak daude", ebatzi du AEBko epaileak.

El Salvadorrek epaiketa egin zuen Montanoren eta beste 19 militarren aurka, baina Velasco epaileak nabarmendu zuen iruzur izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Justizia Unibertsala gaur Espainia argazkiak Epaiketak albisteak Gaurko titularrak Albisteak Latinoamerikako albisteak Eskubide unibertsalak Krimenak azken ordukoa Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa