Gizartea -
Immigrazioaren drama
264.000 etorkin dira jada 2015ean Europara Mediterraneotik heldutakoak
Greziara ailegatutako errefuxiatuen kopuruak gora egin du azken asteetan eta 250.000 etorkinen langa gainditu da, ACNUR errefuxiatuen agentziaren arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Mediterraneoko hainbat pasagunetatik Europara heldutako etorkinen kopurua gora doa etengabe. ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak jakinarazi duenez, 2015eko lehen zortzi hilabete hauetan 264.000 lagun heldu dira.
Greziako uharteetara iritsitako etorkinen kopuruak (160.000) izugarri egin du gora azken hilabeteetan, eta horrek eragin du 250.000 etorkinen langa gainditzea. Abuztuaren erdialdean erdietsi da marka.
Italiara 104.000 heldu dira; Espainiara, 1.953, eta Maltara, 94, herrialde horietako gobernuek emandako datuen arabera.