Gizartea -

Caritas Narroa

Pobrezia gordina hirukoiztu egin da bost urtean Nafarroan

Caritas Nafarroak gaur kaleratu duen txosten baten arabera, 20.000 pertsona pobrezia gordinean bizi dira Foru Erkidegoan, biztanleen % 3,1.

EFE
EFE
EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan txirotasun gordinean bizi den herritarren kopurua duela bost urte baino hiru aldiz handiagoa da, Nafarroako Caritas elkarteak gizarte bazterkeriaren inguruan egin duen txosten baten arabera.

Angel Iriarte Iruñea-Tuterako Caristaseko zuzendariak, Guillermo Fernandez Caritaseko Ikerketa Taldeko kideak, eta Miguel Laparra eta Nerea Zugasti Nafarroako Unibertsitate Publiko irakasleek agertu dute txostena komunikabideen aurrean, gaur goizean.

Zugastik adierazi duenez, txirotasunak Nafarroan duen joera "oso kezkagarria" da: bost urtean hirukoiztu egin da pobrezia gordinean bizi diren herritarren kopurua. Estatu Espainiarrean, berriz, bikoiztu. "20.000 pertsona bizi dira pobrezia gordinean, biztanleriaren % 3,1, 2013ko Pobrezia Mailaren arabera", esan du.

Foru Erkidegoaren pareko garapen ekonomikoa duten Europako beste erregioekin egin du alderaketa Zugastik. Horren hitzetan, Nafarroa da pobrezia gordinik altuena duen eskualdea, bere ezaugarri bertsuak dituzten Europako beste erregioekin alderatuta. "Europako alderaketan Nafarroak oso irudi gogorra erakusten du", esan du.

Iriarte, bere aldetik, nabarmendu duenez, "txirotasunari aurre egiteko erdigunean pertsonak jarri behar dira, ez arazoak, eta birgizarteratzeko prozesu horretan lagundu egin behar zaie".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur